Anes Arrinda
Lekeition jaio eta Deban urte luzez bizi
izandako apaiza dugu Anes Arrinda. Deban hainbat arlotan dinamismo haundiz
ekintzaile izan genuen, eta hain zuzen horrexegatik oso maitatua izan zen
herrian. "Debarren eguna"-ren antolatzaile, idazle eta euskara eta
euskal kultura bultzatzeko ekintzen antolakuntzan lan egin zuen. Kirolari
dagokionean ere, bere alea ezarri zuen, eta kirola haurren heziketa gisara
ulertu zuelako aski ezaguna dugun haurren krosaren sortzaile nagusiena izan
zen. Gaur egun bere oroimenez ospatzen da krosa.